Itxi

Reala

Jarraitu egingo du

Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatzea baztertu du

Erredakzioa

Kataluniako klubaren hurbileko iturriek diotenez, Barçak ez du defentsa bizkaitarra fitxatuko. Gainera, argi utzi nahi dute Bartzelonak ez duela jokalariarekin hitz egin.

  • Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

    Iñigo Martinez. Argazkia: EFE

Bartzelona klubaren hurbileko iturriek jakinarazi dutenez, klub kataluniarrak Iñigo Martinez Realeko jokalaria fitxatzea baztertu du. Gainera, argi utzi nahi izan dute ez dutela jokalariarekin hitz egin, ez negoziatu; bai, ordea, Realarekin.

Barçak 24 milioi euro eta jokalari bat eskaini zion Realari Iñigo Martinezen truke, baina klub txuri-urdinak ez du ngoziatu nahi izan, eta 32 milioiko etete-klausula ordaintzeko esan zion Bartzelonari. Azkenean, Bartzelonak amore eman du.

 

an du.