Itxi

Reala

Ostiralean, 20:15ean

Vila-reali irabazi eta bigarren garaipena lortu nahi du Realak

Agentziak | Erredakzioa

Iñigo Martinezek eta Adnan Januzajek arazo fisikoekin jarraitzen dute eta ezin izango dute neurketa jokatu.

  • Juanmi, aurreko denboraldian Vila-realen aurka jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

    Juanmi, aurreko denboraldian Vila-realen aurka jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

Realak bigarren garaipena lortu nahi du Ligan, eta lehenengoa etxean. Horretarako Vila-reali irabazi beharko diote Anoetan jokatuko duten partidan. Valentziarrek, aldiz, denboraldiko lehenengo puntuak lortu nahi dituzte, lehen jardunaldian Levanterekin galdu ostean.

Eusebiok bi baja garrantzitsu ditu atzeko lerroan: Iñigo Martinezena eta Adnan Januzajena biek arazo fisikoekin jarraitzen dute.

Carlos Martinezek, berriz, hilabeteak daramatza bajan.

 

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Aritz, Navas, Kevin; Illarra, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian José.

Vila-real: Andrés Fernández, Rukavina, Álvaro, Víctor Ruiz, Jaume Costa; Rodri, Trigueros, Fornals, Castillejo; Bacca eta Bakambu.

Epailea: Estrada Fernández (Kataluniako batzordekoa).

Estadioa: Anoeta. (Ostirla, 20:15ean)

irla, 20:15ean)