Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bolada ezin hobean dagoen Realak Norvegiako liderra hartuko du Europan

  • facebook
  • twitter

Reala

Europa Liga

Realak Norvegiako liderra hartuko du ostegunean, bolada ezin hobean dagoela

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/14

Rosenborg ere une gozoan iritsiko da, bere ligako buruan oso sendo, sei puntuko aldea ateratzen baitizkio bigarrenari bederatzi jardunaldiren faltan.

  • Carlos Vela, William Jose eta Xabi Prieto gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Carlos Vela, William Jose eta Xabi Prieto gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Carlos Vela, William Jose eta Xabi Prieto gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Realak ezin hobeto abiatu du denboraldi hasiera hau, hiru partidatik hiru irabazita, eta, hori dela eta, baikor ekingo dio ostegun honetan Europa Ligaren estreinako jardunaldiari, Norvegiako ligako liderra hartuta Anoetan: Rosenborg. Honakoa irabazi beharreko lehia dute txuri-urdinek, Europako ibilbidea multzoen fasetik harago luzatzeko aukerei indarrez heltzeko.

Donostiako taldea ligako liderra da, Bartzelonarekin batera. Orain arte, Realak sartu ditu gol gehien txapelketa honetan, eta futbol eraginkorra eta, tarteka, erakargarria ari dira egiten.

Alabaina, taldeak baditu itzal batzuk ere, min hartuta baititu jokalari ugari. Lesioen ondorioz, Iñigo Martinez, Raul Navas eta Carlos Martinez defentsak eta Mikel Oyarzabal (orkatila minduta zuela itzuli zen Espainiako 21 urtez azpiko selekzioaren deialditik) ez daude jokatzeko moduan.

Rosenborg, bere aldetik, bere unerik onenean etorriko da Donostiara, oso sendo baitago bere ligako buruan: sei puntuko aldea ateratzen dizkio bigarrenari, bederatzi jardunaldiren faltan. Gainera, oraindik fresko dauka aurreko kanporaketan Ajax indartsua kanporatu izanaren oroitzapena.

Trondheim hiriko taldearen une gozo horretan zerikusi handia dute Bendtner daniarrak eta Adegbenro nigeriarrak.

Bendtnerrek hamar gol sartu ditu ligan, azken zazpi partidetan sei, eta Danimarkako selekzioarekin jokatu du berriro, bere selekzioarekin jokatzeko deirik jaso gabe bi urte eman ostean.

Adegbenro duela hilabete fitxatu zuten (Norvegiako Viking taldean jokatu du aurretik), eta arrakasta handia lortu zuen berehala; izan ere, Ajaxen aurkako kanporaketan hiru gol sartu zituen: Amsterdamen garaipena eman zien gola eta bere taldeak itzuliko partidan egin zituen hiru goletatik bi.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

REAL SOCIEDAD: Rulli; Odriozola, Elustondo, Llorente, De La Bella; Zubeldia; Canales, Xabi Prieto, Zurutuza, Vela; eta Agirretxe.

ROSENBORG: Andre Hansen; Hedenstad, Bjoerdal, Skjelvik, Meling; M. Jensen, Lundemo, Konradsen; Vilhjalmsson, Bendtner eta Adegberno.

EPAILEA: Paolo Mazzoleni (ITA).

FUTBOL-ZELAIA: Anoeta.

ORDUA: 21:05 (beIN Sports).

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
22:00 - 01:00 ETB KANTXA | Bengoetxea vs Altuna, 2016ko finala
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena