Itxi

Reala

Ostegunean, 22:00etan

Reala, Madrilen aurkako porrota ahaztu eta Levanteri begira

ERREDAKZIOA

Denboraldi honetan 'asmo handikoa izatea' eta 'mugarik ez jartzea' eskatu dio bere taldeari Eusebio Sacristan txuri-urdinen entrenatzaileak.

  • Realeko jokalariak Deporren aurkako partidako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak Deporren aurkako partidako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak ez ditu utzi nahi Txapeldunen Ligako postuak, eta hori lortzeko bere asmoa da etxetik kanpo porrotik jaso gabe jarraitzea, Levanteren etxera egin behar duen bisitaldian. Donostiarrek irabazi egin dute aurtengo liga txapelketan orain arte egindako bi irteeretan: lehena, Celtaren aurka Balaidosen (2-3), lehenengo jardunaldian; bigarrena, Riazorren, Deportivo azpiratuta (2-4).

Eusebio Sacristan txuri-urdinen entrenatzaileak dagoeneko ahaztu du denboraldiko lehen porrota, joan zen asteburuan Real Madrilen Anoetan jasotakoa. Zubietan egindako entrenamenduaren ostean, onartu egin du badaudela "hobetu beharreko gauzak" indartsuagoak izateko, baina, aldi berean, bere taldeari eskatu dio denboraldi honetan "asmo handikoa izatea" eta bere buruari "mugarik ez jartzea".

Itxura denez, biharko norgehiagokarako aldaketak egingo ditu Eusebiok, egutegia beteta baitauka Liga Europa txapelketa dela-eta. Horrenbestez, baliteke Juanmik eta De la Bellak hasieratik jokatzea.

Andoni Gorosabel gazteak ere aukerak ditu hasierako hamaikakoan aritzeko, deialdian sartu baita partida guztiak jokatu dituen Alvaro Odriozolari atseden emateko asmoz.

Levanteren zelaian emaitza onak eskuratu ditu azkenaldian Realak, ez baitu bertan galtzen 2012tik; gainera, talde bien arteko azken zazpi lehietan, Donostian zein Valentzian jokatutakoetan, ez du galdu.

Balizko hamaikakoak:

Levante: Raul, Pedro Lopez, Postigo, Chema, Toño edo Luna, Rober Pier, Campaña, Bardhi, Morales, Jason, Ivi edo Alex Alegria.

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Aritz Elustondo, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Januzaj, Juanmi eta Willian Jose.

Epailea: Gil Manzano.

Zelaia: Ciutat de Valencia.

at de Valencia.