Itxi

Reala

Igandean, 20:45ean

Realak Valentziari irabazi nahi dio Ligako azken bi porrotak ahazteko

Agentziak | Erredakzioa

Azken bi partidetan sei gol hartu dituzte donostiarrek, eta lehenbailehen bide onera itzultzea da Eusebioren taldearen helburua.

  • Eusebio. Argazkia: Efe.

    Eusebio. Argazkia: Efe.

Realak ez du hirugarren porrotik nahi eta garaipenaren bila aterako da Anoetan, Valentziaren aurka jokatuko duen partidan. Azken urteetan, valentziarrek ez dituzte emaitza onak lortzu Donostian, baina bolada onean dira Liga txapelketan.

Eusebiok baja garrantzitsuak ditu defentsan, Raul Navas, Diego Llorente eta Iñigo Martinez jokalariek ezin izango dutelako jokatu. Carlos Martinez ere ez da zelairatzeko moduan, zortzi hilabeteko lesio larriaren ostean ez baitu oraindik jokatu.

Gipuzkoarrek sei gol hartu dituzte jokatutako azken 180 minutuetan. Orain arte aurrean egindako lan onari esker irabazi dituzte Balaidosen (2-3) eta Riazorren (2-4) jokatutako neurketak, baina azken aldian zailtasunak agertu dituzte gola sartzeko eta horrek arazo ugari sortu dizkie.

Valentziari dagokionez, taldea moralez gainezka da Malagari 5 eta 0 irabazi ostean. Txapeldunen Ligako postuetan dira eta Liga hasiera honetan joko ona egin dute.

 

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Zubeldia, Elustondo, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Juanmi, Oyarzabal, Willian José.

Valentzia: Neto; Montoya, Garay edo Murillo, Gabriel Paulista, Gayà, Carlos Soler, Kondogbia, Parejo, Andreas Pereira edo Guedes, Zaza, Rodrigo.

Epailea: Latre Santiago (Aragoiko Batzordekoa).

Estadioa: Anoeta.

Ordua: 20.45ean.