Itxi

Reala

Fitxaketak

Odriozola, Real Madrilek nahi dituen jokalarien artean

Erredakzioa

Realeko jokalaria denboraldi bikaina egiten ari da, eta Madrileko klubak begi onez ikusten du hegaleko futbolaria fitxatzea datorren denboraldirako. 40 milioi euroko etete klausula du.

  • Alvaro Odriozola. Argazkia: EFE

    Alvaro Odriozola, Betisen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Alvaro Odriozola denboraldi bikaina egiten ari da, eta Europako talde handiek gustoko duten jokalarietako bat da. Realarekin eskaini duen mailak eta Espainiako selekzioaren deialdian sartu izanak Real Madrilen interesa piztu du, besteak beste.

Baina Real Madrilen interesa ez da berria. Denbora asko darama Madrileko klubak Odriozola jarraitzen eta futbolariari buruz dituen informeak oso onak dira. Marca egunkariak adierazten duen moduan, Odriozola daraman ordezkarien agentziak oso harreman ona du Real Madrilekin, baina negoziazioa zaila izango da Realarekin. Badirudi, Realak ez duela negoziatuko etete klausulako 40 milioi euroak baino gutxiagogatik.

Florentino Perez Real Madrileko presidenteari ez zaio gustatzen etete klausula ordaindu behar izatea, baina Realarekin negoziazioek ez badute aurrera egiten, Real Madril prest egongo litzateke etete klausula ordaintzeko. Hala ere, denboraldi honetan Acharfen aldeko apustua egin du talde madrildarrak. Achrfaek 18 urte ditu, minutuak izaten ari da Carvajalen bajaren eraginez, eta bere eboluzioak markatuko du Real Madrilek Odriozola fitxatzeko duen interesa.