Itxi

Reala

Gaur, 20:00etan

Realak aste bikaina biribildu nahi du Espanyoli irabazita

Erredakzioa

Talde txuri-urdina Ligan Alavesi irabaztetik eta Europa Ligan Vardarri jipoia ematetik dator. (Anoetan, 20:00etan).

  • Espanyol-Reala. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Espanyol-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak aste bikaina biribildu nahi du gaur Espanyolen aurka garaipena lortuta. Txuri-urdinak Ligan Alavesi irabaztetik datoz, eta Europa Ligan Vardar jipoitu zuten.

Garaipena lortu eta Europa Ligako postuetan sartzeko lehian tinko jarraitu nahi du Realak. Zurutuza, Carlos Martinez, Guridi eta Agirretxe, baja dira min hartuta daudelako. Bautista eta Raul Navas deialditik at geratu dira.

Espanyolek, bestalde, amaiera eman nahi dio garaipenik lortu gabeko bi jardunaldiei. Kataluniako taldeak Anoetan irabazi zuen azken aldia, 2015. urteko irailan izan zen, 2-3ko emaitzarekin.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Iñigo Martinez, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Prieto; Januzaj, Oyarzabal, Willian Jose.

Espanyol: Pau Lopez; Sergio Sanchez, David Lopez, Mario Hermoso, Aarón; Darder, Fuego; Baptistao, Jurado, Piatti eta Gerard Moreno.

Epailea: Melero Lopez.

Zelaia: Anoeta.

Eguna eta ordua: Astelehena, 20:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala