Itxi

Reala

Gaur, 19:30ean

Bolada onean dagoen Lleida, Kopako aurkaria

eitb.eus

Eusebio Sacristanek aldaketak egingo ditu taldean gaurko Kopako partidarako.

Realak Koparekin du gaur hitzordua, Camp d 'Esports futbol-zelaian Lleidaren kontra jokatuko du arratsaldeko 19:30ean final-hamaseirenetako joaneko partidan.

Eusebio Sacristan entrenatzaileak aldaketak egingo dituela iragarri du. Santander Ligan eta Europa Ligan hainbat partida jokatu dituzte dagoeneko eta jokalariei atsedena ematea pentsatu du.

Beraz, hasierako hamaikakoan Ruben Pardo edo Ion Bautista bezalako jokalariak ikusteko aukera egongo da; baita Toño Ramirez atean eta lesionatuta egon den Raul Navas, esaterako.

Ustezko hamaikakoak

Lleida: Diego Rivas; Aitor Nuñez, Pumar, Andriu, Trilles: Eneko Satrustegui, Javi Lopez, Moustapha, Nierga; Jorge Felix eta Agudo.

Reala: Toño Ramirez; Gorosabel, Navas, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi (etxean geratu da, gaixo), Ruben Pardo, Prieto; Juanmi, Januzaj eta Ion Bautista.

Epailea: Latre Santiago.

Futbol-zelaia: Camp d 'Esports, Lleida (19:30).

Lleida (19:30).