Itxi

Reala

Emakumezkoen taldea

Juanjo Arregi entrenatzaile kargutik kendu du Realak

eitb.eus

Gorka Alvarez eseriko da emakumezkoen taldearen aulkian, behin behinean. Realak ez du 7 jardunalditan partidarik irabazi.

1:11

Realak Juanjo Arregi entrenatzailearen kontratua eten du. Emakumezkoen taldeak ez du partidarik irabazi denboraldi honetan, eta 7 jardunaldiren ostean punturik gabe jarraitzen du Ligan, guztietan Arregi aulkietan zegoela. 12 gol sartu dizkiote Realari, eta 2 besterik ez du egin.

Talde txuriurdinak adierazi duenez, Gorka Alvarezek hartuko du entrenatzailearen kargua lehen taldean, beste tekniko bat bilatzen duten "bitartean".

Juanjo Arregiri "bere ekarpen, profesionaltasun eta dedikazio osoa" eskertu dio Realak, eta "onena opa dio bere etorkizun profesional eta pertsonalerako".

ertsonalerako".