Itxi

Reala

Derbia, Anoetan

Realak garaipena nahi du etxean eta Eibarrek puntuen premia du

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek jarraipena eman nahi diote Vardarren aurka Europa Ligan lortutako garaipenari. Armaginek, berriz, nahitaezkoa dute zer edo zer ateratzea, baja asko izan arren.

  • Iaz Anoetan jokatutako derbiaren irudia. Argazkia: Efe.

    Iaz Anoetan jokatutako derbiaren irudia. Argazkia: Efe.

Reala etxean hainbeste desiratutako garaipena lortzen saiatuko da, Eibarri euskal derbia irabaziz. Armaginek, bestalde, garaipena oso beharrezkoa du, Levanteren aurka egindako bigarren zati onari jarraipena emateko.

Bi taldeak oso egoera desberdinean iritsi dira derbira, baina biek dute puntuen beharra.

Donostiarrek arazoak dituzte azken aldian Anoetan partidak aurrera ateratzeko, baina hala ere Europako puntuak hiru puntura dituzte.

Imanol Agirretxek lesionatuta jarraitzen du, baina David Zurutuza eta Kevin Rodriguez osatu egin dira eta ia jokalari guztiak jokatzeko moduan ditu Eusebiok.

Eibarren egoera oso ezberdina da. Taldeak puntuak lehenbailehen lortu behar ditu eta Jose Luis Mendilibarren taldeak baja ugari ditu, batez ere zelai erdian.

Fran Rico eta Gonzalo Escalante lesionatuta daude, eta Dani García kapitaina zigortuta dago.

 

 

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Iñigo Martínez, De la Bella; Illarramendi, Zubeldia, Prieto; Juanmi, Oyarzabal, Willian José.

Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Gálvez, Oliveira, Juncá; Sarriegi, Jordán; Enrich, Inui; Kike García.

Epailea Trujillo Suárez (Tenerifeko Batzordekoa)

Estadioa: Anoeta.

Ordua: 18.30.