Itxi

Reala

Igandean, 16:15ean

Realak Las Palmasen aurka jokatuko du Anoetan

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Ligako azken sailkatuaren bisita jasoko du igande honetan, 16:15ean.

  • Reala-Las Palmas. Argazkia: EFE

    Illarramendi eta Viera, Reala-Las Palmas partida baten. Argazkia: EFE

Realak Las Palmasen aurka jokatuko du igande honetan, 16:15ean, Anoetan. Talde txuri-urdina sailkatuta dago Europa Ligako final-hamaseirenetara eta Ligako azken sailkatua hartuko du etxean.

Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaileak David Zurutuza jokatzeko prest izango du. Talde gipuzkoarraren baja bakarra Agirretxe da. Bolada onean dauden Willian Josek eta Oyarzabalek errepikatuko dute aurrealdean Januzajekin batera.

Bestalde, Las Palmas egoera zailean iristen da Anoetara. Azken sailkatua da talde kanariarra eta Pako Ayestaran entrenatzailearen jarraipena kolokan dago. Alen Halilovic, Jeronimo Figueroa 'Momo' Oussama Tannane jokalarien bajak ditu Las Palmasek.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Prieto, Zurutuza;  Januzaj, Oyarzabal, Willian Jose.

Epailea: Gonzalez Fuertes.

Zelaia: Anoeta. (Igandean, 16:15ean).