Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Realak garaipena nahi du Malagaren aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Ligako azken sailkatuaren aurka jokatuko du igandean, 12:00etan, Anoetan. Kevin Rodrigues baja da.

  • Reala-Malaga. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Reala-Malaga partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak garaipenen dinamikara itzuli nahi du Ligan. Horretarako, Malagari irabaztea du helburu igande honetan, 12:00etan, Anoetan, Ligako 15. jardunaldiari dagokion norgehiagokan.

Donostiako taldea Europa Ligan Zeniten aurka galtzetik (1-3) dator, eta multzoko bigarren postuan sailkatu da final-hamaseirenetara. Ligan, aldiz, ez dute garaipenik lortu duela hilabete, baina 19 puntu dituzte eta Europako postuetatik gertu daude txuri-urdinak. Neurketa honetarako Kevin Rodriguesen baja izango du Eusebio Sacristan entrenatzaileak. Zalantza izan den David Zurutuza deialdian sartu da. Kevinez gain, deialditik at geratu dira Aritz Elustondo, Ruben Pardo, Guridi, Carlos Vela eta Agirretxe

Aurrean, azken sailkatua den Malaga izango du Realak. Andaluziarrek hobetu egin dute azken jardunaldietan eta salbaziora gerturatuko duten hiru puntu lortu nahi ditu. Malagak Anoetan irabazi zuen azken aldia 2014. urtean izan zen.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala