Itxi

Reala

Larunbatean, 16:15ean

Oyarzabalen parte hartzea euskal derbian, zalantzan

Agencias | eitb.eus

Jokalari txuri-urdinak kolpea du belaunean eta baliteke San Mameseko euskal derbia ez jokatzea.

Mikel Oyarzabal aurrelariak ez du ziurtatuta larunbateko Athleticen kontrako euskal derbia jokatzea.

Osteguneko lan-saioan kolpea jaso zuen belaunean eta entrenamendua utzi behar izan zuen. Beraz, mediku-probak egin beharko dizkiote jakiteko larria den ala ez.

Athleticen et Relaren arteko partida larunbatean jokatuko da, arratsaldeko 16:15ean.