Itxi

Reala

Ikerketa poliziala

Qbao.com Realaren babeslea ikertzen ari dira Txinan, ustezko iruzurragatik

Agentziak | Erredakzioa

Zhang Xiaolei enpresako kontseilari delegatua Poliziaren esku jarri zen asteartean, abenduaren 26an, ikertzaileek ustezko legez kanpoko jardunak aztertzen dituzten bitartean.

  • Realeko jokalariek Qbao.com babeslearen publizitatea daramate bularrean. Argazkia: Efe.

    Realeko jokalariek Qbao.com babeslearen publizitatea daramate bularrean. Argazkia: Efe.

Qbao.com Internet bidez finantzazioa ematen duen plataforma, eta Realeko babeslea, ikertzen ari dira Txinan diru-bilketarekin ustez lotutako legez kanpoko jardueren ondorioz. Txinako agintariek eman dute ikerketaren berri.

Ohar labur batean, Nankin hiriko Poliziak aditzera eman du Zhang Xiaolei enpresako kontseilari delegatua Poliziaren esku dagoela asteartetik (abenduak 26), ikerketak aurrera jarraitzen duen bitartean.

Mezu bera enpresako webgunean sartzerakoan irakur daiteke. Azken asteetan, zenbait bezerok kexak aurkeztu dituzte Qbao.com-en aurka, plataformaren funtzionamenduan zenbait irregulartasun antzeman ostean.

Nankinetik gertu dagoen Shanghay hirian ere Qbao iruzurraren susmopean dauden enpresen "zerrenda beltzean" sartu zuten, eta handik lau hilabetera, zenbait inbertsoreek webgunean sartutako dirua ezin zutela berreskuratu salatu zuten. Ondorioz, enpresaren egoitza nagusia itxi egin zuten.

Qianbao 2012an sortutako webgunea da, eta finantza-administrazioko atarien eta merkataritza elektronikokoen ezaugarriak uztartzen ditu. Bezeroek 100.000 yuan sartu (15.000 dolar) eta dirua irabazteko aukera dute iragarkiak online ikusiz edo galdera-sorta ezberdinei erantzunez.

Qbao gaur egun bigarren mailan ari den Rayo Vallecano taldearen babeslea ere izan zen aurreko bi denboraldietan.

Diario Vasco egunkariaren arabera, Jokin Aperribay Realeko presidenteak Txinara urtarrilean joateko asmoa zuen Qbaorekin babesle kontratua luzatzeko negoziazioak hasteko.

azioak hasteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Reala