Itxi

Reala

Estatistikak

Reala da etxean gol gehien jasotzen duen taldea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bartzelonak igandean sartu zizkion lau golak (2-4) ere zenbatuta, dagoeneko 21 gol jaso ditu etxean.

Realak arazo handia dauka aurtengo denboraldian Anoetako zelaian lortzen ari den emaitzekin; izan ere, etxean gol gehien hartzen dituen taldea da jada talde txuri-urdina.

Bartzelonak igandean sartu zizkion lau golak (2-4) ere zenbatuta, dagoeneko 21 gol jaso ditu etxean. Oso kopuru handia, donostiarrek atzealdean duten arazoaren isla, eta jaitsierako postuetatik zazpi puntura egotea ekarri die.

Azken postuan dagoen Las Palmas taldeak Realak bezainbeste gol jaso ditu bere zelaian. Batak zein besteak etxean jokatu dituzten partidetan garaipen baino porrot gehiago pilatu dituzte (beste lau talderekin batera). Txuri-urdinek hiru garaipen eta lau porrot lortu dituzte Anoetan.

Jokalariak eta teknikariak arduratuta daude horren aurrean, taldea beheranzko joeran ari baita azken boladan, eta hamabosgarren posturaino jaitsi da jada.

Donostiarrak bigarren jarri ziren sailkapenean Liga txapelketako lehen hiru jardunaldietan hiru garaipen poltsikoratuta; seigarren postura jaitsi ziren bosgarren jardunaldian, eta bederatzigarrenera, hamargarrenean.

hamargarrenean.