Itxi

Reala

Athleticera

Iñigo Martinez Zubietan izan da taldekideak agurtzeko

Agencias | eitb.eus

Jokalaria kale arroparekin heldu da eta ez du entrenatu. 11:45ean alde egin du adierazpenik egin gabe.

  • Iñigo Martinez.

    Iñigo Martinez.

Realeko Iñigo Martinez jokalaria fitxatuko omen du Athleticek.

Jokalaria Zubietan izan da gaur goizean kale arroparekin, oraindik bere taldekideak direnak agurtzeko. 11:45ean, bere autoan sartu eta alde egin du adierazpenik egin gabe.

Athleticek eta Realak ez dute albistea oraindik ofiziala egin, baina badirudi hurrengo orduetan ordainduko duela talde zuri-gorriak bere 32 milioiko etete klausula.


rong>