Publizitatea
X

Irratia zuzenean

LaLiga, 23. jardunaldia: Real Madril - Reala (5-2)

  • facebook
  • twitter

Reala

5-2

Realak jipoia jaso du Bernabeun

Erredakzioa

2018/02/10

Talde txuri-urdinak 5-2 galdu du Real Madrilen aurka. L. Vazquez, Cristiano (3 gol) eta Kroos izan dira etxeko taldearen golegileak; Bautistak eta Illarramendik sartu dituzte Realaren golak.

  • Cristiano Ronaldo eta Marcelo, Realari sartutako bost goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo eta Marcelo, Realari sartutako bost goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo eta Marcelo, Realari sartutako bost goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Realak 5-2 galdu du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun itxura nahiko kaskarra emanda. Talde txuri-urdina ezinean ibili da, eta emaitza txukundu du partidaren azken txanpan.

Bizi eta gogotsu ekin dio neurketari Real Madrilek eta lehen minutuan 1-0ekoa sartu du Lucas Vazquezen bitartez. Maldan gora jarri zaio neurketa Realari hasi bezain laster eta gola sartu ostean Real Madrilek erakustaldia eman du. Etxeko taldeak hainbat abagune izan ditu, eta sarritan barkatu du Rulli atezainaren aurrean. Neurketako 27. minutuan, ordea, Cristiano Ronaldok 2-0ekoa sartu du. Gol honen ostean, are nagusiago izan da Real Madril eta beste bi gol sartu ditu atsedenaldira iritsi orduko; 34. minutuan Toni Kroosek egin du 3-0ekoa eta 37.ean Cristiano Ronaldok sartu du 4-0ekoa.

Lehen zatian utzi du neurketa erabakita Real Madrilek eta bigarren zatian PSGren aurka asteazkenean jokatuko duen Txapeldunen Ligako partidan pentsatzen hasi da. Zidanek zuzentzen duen taldeak erritmoa jaitsi du, eta Realak baloiaren jabe izatea lortu du. Hobetu egin du talde txuri-urdinak bigarren 45 minutuetan Real Madrilen baimenarekin eta emaitza pixka bat txukuntzea lortu du. Bautistak aldeak murriztu ditu (4-1) 74. minutuan, baina sei minutu beranduago Cristiano Ronaldok Real Madrilen bosgarren gola (5-1) sartu du. Hat-tricka lortu du Portugaleko jokalariak. Neurketako 82. minutuan Asier Illarramendik gola sartu du (5-2), eta horrela amaitu da partida.

Fitxa teknikoa:

5 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Modric (Kovacic, m.63), Lucas Vazquez (Isco, m.63), Marco Asensio (Bale, m.73); Cristiano Ronaldo ta Benzema.

2 - Reala: Rulli; Odriozola, Elustondo, Raul Navas, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza (Zubeldia, m.60), Xabi Prieto, Canales (Bautista, m.60); Oyarzabal eta Juanmi (Guridi, m.82).

Golak: 1-0, m.1: Lucas Vazquez. 2-0, m.27: Cristiano Ronaldo. 3-0, m.34: Kroos. 4-0, m.37: Cristiano Ronaldo. 4-1, m.74: Bautista. 5-1, m.80: Cristiano Ronaldo. 5-2, m.82: Illarramendi.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena