Itxi

Reala

Anoeta, 19:30ean

Realak Griezmannen Atletico hartuko gaur

Agentziak | Erredakzioa

Talde txuri-urdinak hiru partida darama errenkadan golik jaso gabe. 2016. urtetik gertatzen ez zena.

Realak Atletico Madril taldea hartuko du gaur Anoetako futbol-zelaian arratsaldeko 19:30ean.

Cholo Simeoneren taldea gainditzea ez da erronka erraza izango, euren hleburuen artean Bartzelona harrapetzea dago oraindik eta bide batez sailkapeneko bigarren postua ziurtatzea.

Talde txuri-urdinak, Imanol Alguacil entrenatzaile berria dutela sasoian dira, hiru partida golik jaso gabe (0-1 Las Palmasi, 5-0 Gironari eta 0-0 Eibarrekin).

Ustezko hamaikakoak

Reala: Toño Ramirez; Elustondo, Hector Moreno, Navas, Kevin; Illarramendi, Zubeldia; Januzaj, Canales, Oyarzabal; eta Willian Jose.

Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Savic, Godin, Vrsaljko; Correa, Saul, Thomas, Koke; Griezmann eta Gameiro.

Epailea: Alberola Rojas
Futbol-zelaia: Anoeta.
Ordua: 19.30