Itxi

Reala

Errusia 2018

Belgikak Mundialerako behin-behineko zerrendan sartu du Januzaj

EITB.EUS

Alvaro Odriozola eta Hector Moreno taldekideek ere Errusian izateko deialdia jaso dute.

  • Adnan Januzaj Realaren elastikoarekin Gironaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Adnan Januzaj Realaren elastikoarekin Gironaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Roberto Martinez Belgikako hautatzaileak Adnan Januzaj Realeko jokalari belgikarra sartu du Errusiako Mundialean izateko aurrelistan.

Futboleko Mundu Txapelketa ekainaren 14tik uztailaren 15era bitartean jokatuko da, eta erasoko jokalari txuri-urdina bere selekzioak astelehen honetan jakitera eman duen 28 jokalariz osatutako behin-behineko zerrendan dago.

Horrenbestez, hiru dira uda honetan Errusian jarduteko deia jaso duten taldekide txuri-urdinak: Januzaj (Belgika), Alvaro Odriozola (Espainia) eta Hector Moreno (Mexiko).