Itxi

Reala

Igandean Granadren aurka

Imanol Agirretxe: 'Pixkanaka goruntz goaz'

Erredakzioa

Aurrelari txuri-urdinak Granadaren aurka jokatuko du igandean eta partida oso zaila izango dela adierazi du.

  • Agirretxe Sergio Sanchezekin lehian Reala-Malaga partidan. Argazkia: EFE

Realak Granadaren aurka jokatuko du igande eguerdian (12:00etan) Los Carmenes zelaian. Partida honetarako Vadim Demidov zalantza da eta Gorka Elustondo baja izango da bere kabuz entrenatzen jarraitzen baitu.

Prentsa aretoan Imanol Agirretxe izan zen protagonista. Bakarkako lanaren gainetik taldeko lana goraipatu zuen. Sentsazioak onak dira eta horregatik uste du golak etorriko direla.

Granadaren aurka irabaziz gero, Reala oso egoera onean jarriko litzateke. "30 puntu lortuko ditugu irabaziz gero eta horrek aurrerapauso garrantzitsua suposatzen du guretzat", esan du Agirretxek.