Itxi

3. Maila

3-0

Portugalete ere Bigarren B mailako taldea da jada

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Asteburua bikaina izan da talde bizkaitarrentzat: Bilbao Athletic Bigarren Mailara igo da; Portugalete, Gernika eta Arenas, Bigarren B-ra, eta Getxo, Hirugarrenera.

Portugaletek mailaz igotzea lortu du Cayonen aurka sartutako hiru golei esker (0-3). Emaitza horri esker, Portugalete ere Bigarren B mailako taldea da jada.

Hori horrela, asteburua bikaina eta albiste ederrez betea izan da talde bizkaitarrentzat; izan ere, Portugaletez gain, Gernika eta Arenas ere igo dira Bigarren B mailara. Bestalde, Bilbao Athleticek ere balentria lortu du Bigarren Mailara igoz, eta Getxok ere bereak eta bi egin ditu, eta Hirugarren Mailara igo da.