Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-laurdenak

Penaltiek finalerdietan jarri dute Holanda

Erredakzioa

Van Gaalen taldeak Costa Rica kanporatu du, Keylor Navas hegoamerikarren atezainak egindako beste partida ikaragarri batean. Argentina izango da holandarren arerioa finalaren atarian.

  • Robben, Holandaren sailkapena ospatzen. Efe.

    Robben, Holandaren sailkapena ospatzen. Efe.

Holandak Brasil 2014 Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu, Costa Rica penaltietan kaleratuta. Keylor Navas atezaina izan da, beste behingoz, onena amerikarren artean, eta berari esker, Costa Rica ezustea ematear izan da.

Holanda titulua irabazteko faboritoen artean egotera ohituta dago, eta Costa Rica ahula mendean hartzea baino ez zuten buruan. Hala ere, Navasen taldeari errespetua agertu zioten partidaren aurreko egunetan.

Holandarrek laugarren aldiz iritsi nahi zuten Munduko Txapelketako finalerdietara, baina, hori gauzatzeko, Keylor Navasen harresi sendoa gainditu behar zuten.

Final-laurdenak arte, Navasek bi gol bakarrik jaso zituen, eta hirugarrena saihesteko partida ikusgarria jokatu zuen. Lehen 90 minutuetan helburua lortu zuen, baita luzapeneko 30 minutuetan ere, Val Gaalen taldearen etsipenerako.

Holandak zuen guztia eman zuen gola egin eta luzapena saihesteko. Baina alferrik. Mexikoren aurkako partida zuten buruan. Orduan gola 93. minutuan sartu zuten. Costa Ricaren aurka, hala ere, ez zuten balentria errepikatu.

Luzapena eta penaltiak

Eta luzapenean Keylor Navas izan zen berriro protagonista. Ron Vlaarren jaurtiketari erantzun bikaina eman zion, eta Sneijderrek azken segundoan egindakoak langa jo zuen.

Penaltietan, Van Gaalek ordezko atezaina zelairatu zuen, Tim Krul, eta hau ere protagonista izan zen, bi jaurtiketa geldituta. Navas hustuta zegoen. Holanda finalerdietan da, eta Argentina izango da bere aurkaria.

Fitxa teknikoa:

0.- Holanda: Cillessen (Krul, 120. min); Martins Indi (Huntellar, 105. min), De Vrij, Vlaar; Kuyt, Blind, Wijnaldum, Depay (Lens, 76. min); Sneijder, Robben eta Van Persie.

Seleccionador: Louis Van Gaal (Holanda).

0.- Costa Rica: Keylor Navas; Gamboa (Myrie, 78. min) Acosta, González, Umaña, Díaz; Borges, Tejeda (Cubero, 96. min); Bolaños, Ruiz eta Campbell (Ureña, 66. min).

Hautatzailea: Jorge Luis Pinto (Colombia).

Penaltiak: 0-1: Borges. 1-1: Van Persie. 1-1: Bryan Ruiz, Krulen geldiketa. 2-1: Robben. 2-2: González. 2-3: Sneijder. 3-3: Bolaños. 3-4: Kuyt. 3-4: Umaña, Krulen geldiketa.