Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Suedia-Italia eta Kroazia-Grezia, Mundialerako berraukerako lehia nagusiak

Agentziak | Erredakzioa

Zozketa astearte honetan egin da Suitzan, eta beste norgehiagoka hauek utzi ditu: Danimarka-Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda-Suitza.

  • Italiak Albaniaren aurka jokatu zuen multzoko azken partidan. Argazkia: EFE

    Italiak Albaniaren aurka jokatu zuen multzoko azken partidan. Argazkia: EFE

Errusiako Mundialera sailkatzeko Europako selekzioen berraukerako kanporaketen zozketa egin da astearte honetan Suitzan, eta zozketa horretatik honako norgehiagokak atera dira: Suedia-Italia, Kroazia-Grezia, Danimarka-Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda-Suitza.

UEFAk jakitera eman duenez, honako hau izango kanporaketa horien egutegia:

Joaneko partidak:

Azaroak 9:

Ipar Irlanda – Suitza
Kroazia – Grezia

Azaroak 10:

Suedia – Italia

Azaroak 11:

Danimarka – Irlandako Errepublika

Bueltako partidak:

Azaroak 12:

Suitza – Ipar Irlanda
Grezia – Kroazia

Azaroak 13:

Italia – Suedia

Azaroak 14:

Irlandako Errepublika – Danimarka