Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Suitza Munduko Txapelketara sailkatu da

Erredakzioa

Golik gabe berdindu du Suitzako selekzioak Ipar Irlandaren aurka jokatu duen berraukerako itzulerako partida, baina joanekoa 0-1 irabazi zuenez, Errusian egongo da.

  • Suitza. Argazkia: EFE

    Suitzako selekzioko jokalariak, sailkapen ospatzen. Argazkia: EFE

Suitzak Errusiako 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzea lortu du, berraukerako kanporaketan Ipar Irlanda gaindituta. Suitzarrek golik gabe (0-0) berdindu dute itzulerako partida, eta joanekoa 0-1 irabazi zuten.

Igande honetako neurketa parekatua izan da. Ipar Irlandak luzapena behartzeko aukera izan du azken txanpan, baina Ricardo Rodriguez defentsak gola eragotzi du, baloia atepetik aterata.

Fitxa teknikoa:

0 - Suitza: Sommer; Lichteiner, Schär, Akanji, Ricardo Rodriguez; Shaqiri (Freuler, 80. min), Zakaria, Xhaka, Zuber; Dzemaili (Mehmedi, 61. min) eta Seferovic (Embolo, 87. min);

0.- Ipar Irlanda: McGovern; Hughes, Evans, McAuley, Brunt; Davis, Norwood (Magennis, 75. min), Saville; Ward (Jones, 75. min), Dallas eta Washington (McNair, 82. min).

Epailea: Felix Brych (Alemania).