Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Errusia 2018rako berraukera: Italia ez da Mundialerako sailkatu

  • facebook
  • twitter

Azken ordua

Bi urtean sozietateen gaineko zerga % 28tik % 24ra jaistea adostu dute EAJk eta PSEk

Itxi

Munduko Txapelketa

ERRUSIA 2018RAKO BERRAUKERA

Italia ez da Mundialerako sailkatu, Suediarekin berdindu ostean (0-0)

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/13

Italiarrak ez dira gai izan Suediari 180 minutuan golik sartzeko, eta Mundiala jokatzeko aukeratik kanpo geratu dira 1930ean eta 1958an gertatu legez.

  • Alessandro Florenzi partidan izandako aukera bat hutsegiteaz damutzen. Argazkia: EFE

    Alessandro Florenzi partidan izandako aukera bat hutsegiteaz damutzen. Argazkia: EFE

    Alessandro Florenzi partidan izandako aukera bat hutsegiteaz damutzen. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Italiako selekzioak berdinketa (0-0) baino ez du lortu astelehen honetan, San Siron Suediaren aurka jokatutako norgehiagokan, eta, horrenbestez, agur esan dio Errusiako 2018ko Munduko Txapelketan egoteari. Zelaiaren gainean futbol gutxi, baina gogo handia jarri duen arren, Mundiala jokatzetik at geratu da 60 urteren ostean, Suedian 1958an lehiatu zenekotik, hain zuzen ere.

Italiarrak ez dira kanporaketa iraultzeko gai izan, eta bere futbolaren historiako orrialde ilunetakoa sinatu dute. Giampiero Venturak zuzentzen dituen mutilek ez dute jokamolderik, ez ideiarik aurkitu, lehen zatiko amaieran eta bigarreneko hasieran kenduta, eta porrota eskuratu dute. Sailkapenean izandako hutsegite horrek Buffon, Bonucci, Barzagli eta Chiellinik gidatutako belaunaldiaren amaiera ekar dezake berekin.

Suediak, bere aldetik, ezin hobetu ekin dio Ibrahimovicen osteko aroari. Jan Anderssonek zuzentzen duen selekzioak balentria egin du, atezain (Robin Olsen) eta defentsa sendo batean oinarrituta. Hartara, Mundial batera itzuliko dira, jokatu zuten azkena Alemanian 2006an izan zena baita.

Kanporaketa iraultzeko presioak hala eraginda, etxekoak larri eta ideiarik gabe zelairatu dira. Horixe izan da lehen minutuetako ezaugarria. Suediarrak atzean sartuta eta kontraerasoen bila aritu dira, eta hasierako tarte horretan bi penalti eskatu dituzte, Mateu Lahoz epaile espainiarrak adierazi ez dituenak. Gauza bera gertatu da Marco Parolo italiarrak bigarren zatian protestatu duenarekin.

Alabaina, atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan, Italiak bere aukerak izan ditu. Hegaletatik bidalitako baloiak eta baloi luzeak albo batera utzita, ukitu gehiagotan egindako jokoari ekin diote suediarren areatik gertu. Horrela, Ciro Inmobilek gertu izan du kanporaketa berdinduta uztea, baina Robin Olsen atezainaren eta Andreas Granqvist defentsaren artean italiarraren abagunea bertan behera utzi dute. Azken jokaldian, Alessandro Florenzik ere aukera garbia izan du, baina FC Copenhague taldeko atezainak ondo baino hobeto bete du bere egitekoa.

Venturaren jokalariek erritmo berarekin heldu diote bigarren zatiari, eta aukerak pilatu dituzte. Denborak aurrera egin ahala, italiarren entrenatzaileak aldaketak egin ditu, baina hiru zentralez osatutako defentsari bere horretan eutsi dio. Horrela, Belotti eta Stephan El Shaarawy zelairatu dira, eta azken hori gola sartzeko zorian egon da, baina Olsenek ekidin egin du beste behin ere.

Azkenerako, Italiak men egin behar izan du, eta lau aldiz munduko txapeldun izandakoak porrot handia hartu du 60 urteren ostean.

Fitxa teknikoa:

Italia 0: Buffon; Barzagli, Bonucci, Chiellini; Candreva (Bernardeschi, 76. min), Florenzi, Jorginho, Parolo, Darmian (El Shaarawy, 63. min); Gabbiadini (Belotti, 63. min) eta Immobile.

Suedia 0: Olsen; Lustig, Lindelof, Granqvist, Augustinsson; Claesson (Rohden, 72. min), Johansson (Svensson, 19. min), Larsson, Forsberg; Toivonen (Thelin, 54. min) eta Berg.

Epailea: Mateu Lahoz (ESP). Txartel horiak: Chiellini (9. min), Barzagli (22. min) eta Bernardeschi (92. min) italiarren aldetik; Johansson (10. min), Forsberg (30. min), Lustig (65. min), Thelin (69. min) eta Olsen (93. min) suediarren aldetik.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena