Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

ERRUSIA 2018RAKO BERRAUKERA

Eriksenen golek Munduko Txapelketarako sailkatu dute Danimarka (1-5)

Erredakzioa

Daniarrek jokatuko duten bosgarren Munduko Txapelketa izango da, 1986, 1998, 2002 eta 2010. urteetan jokatutakoen ostean.

  • Eriksen izan da partidako protagonista nagusia. Argazkia: EFE

    Eriksen izan da partidako protagonista nagusia. Argazkia: EFE

Danimarka izan da, Europako selekzioen artean, datorren urteko udan Errusian jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela lortzen azkena, Irlandaren aurka Dublinen 1-5 irabazi eta gero.

Daniarrek hiru gol egin dituen Christian Eriksenen lan bikainari esker lortu dute sailkapena. Tottenhameko jokalaria izan da partidako izarra, nahiz eta bere taldeak ez duen lehia ondo hasi, galtzen ekin baitio.

Seigarren minutuan, Duffyk jaberik ez zuen baloi bat aurkitu du area barruan, eta aurretik jarri du Irlanda. Alabaina, Martin O'Neillek zuzentzen duen taldeak men egin behar izan du daniarren joko erasokorraren aurrean.

Berdinketa Christensenek egin du, zorte apur batekin, korner baten ostean. Hortik aurrera, Eriksenek emandako erakustaldiak bertan bildutakoen begirada guztiak erakarri ditu, hiru gol erdietsi baititu bata bestearen atzetik. Niklas Bendtnerrek egin du azken gola, penaltiz, partida amaitzear zela.

Hartara, Danimarkak bosgarren aldiz jokatuko du Munduko Txapelketa, Mexikon (1986), Frantzian (1998), Korea eta Japonian (2002) eta Hegoafrikan (2010) egon ondoren.

Fitxa teknikoa:

Irlanda: Randolph; Ward, Clark (Long, 71. min), Duffy, Christie; Meyler (Hoolahan, 46. min), Hendrick, Brady, Arter (McGeady, 46. min), McClean; Murphy.

Dinamarca: Schmeichel; Bjelland, Kjær, Christensen; Stryger Larsen (Ankersen, 54. min), Delaney, Kvist, Poulsen (Cornelius, 70. min), Eriksen; Sisto, Jørgensen, (Bendtner, 84. min).

Golak: 1-0, 6. min: Duffy. 1-1, 29. min: Christensen. 1-2, 32. min: Eriksen. 1-3, 63. min: Eriksen. 1-4, 74. min: Eriksen. 1-5, 90. min: Bendtner.

Epailea: Szymon Marciniak (Polonia). Ez du txartelik atera.