Itxi

Osasuna

Luis Sabalza

'Igotzen saiatu behar dugu, asko jota, hemendik hiru urtera'

Erredakzioa

2015erako "Osasunak aurrea egitea" eta klubak "lasaitasuna eta poztasuna berreskuratzea" nahi du.

  • Luis Sabalza. Argazkia: Efe.

    Luis Sabalza. Argazkia: Efe.

Osasunako presidentea den Luis Sabalzak baieztatu duenez, gorritxoak Lehen mailara bueltatzea du helburu eta, horretarako, zuzendaritza batzordearen antolamendua hori lortzera bideratuko da, “asko jota, hemendik hiru urtera”.

“Gure helburua hiru urtera lehen mailan egotea da, eta hori lortzeko irmo borrokatuko dugu”, azaldu du presidenteak.

Osasunako presidente berriak nabarmendu duenez, berak kargua hartu zuenean Osasuna jaitsiera postuetan zegoen, eta momentu honetan, igoeran pentsatzea ilusio hutsa dela dio. Bere hitzetan, “ez dakit lortuko dugun, ez baita batere erraza izango “.

Hala ere, bere nahia hori dela plazaratu du, eta 2015ean “Osasunak aurrera egitea” eta taldeak lasaitasuna eta poztasuna berreskuratu dezala.

Jan Urban entrenatzailearen inguruan, baikor agertu da Sabalza, eta “lasai” lan egin dezakeela esan du. Ordea, Urban ez da oso pozik agertu, izan ere, aurreko igandean Valladoliden aurka irabazitako partida aldez aurretik galdutzat eman baitzuten askok. Zuzendari batzordeak gainera, ez zuen ezer argitu bere etorkizunaren inguruan.

naren inguruan.