Itxi

Osasuna

Leganesen aurka (2-1)

Landutako garaipena lortu du Osasunak, De las Cuevasen bi golekin

Erredakzioa

Leganesek estreinatu du markagailua, baina gorritxoek neurketari buelta eman diote Alacanteko jokalariaren golekin. Jarraian hirugarren garaipena erdietsi dute nafarrek.

  • Osasunako jokalariak, 2-1ekoa ospatzen. Argazkia: EITB

    Osasunako jokalariak, 2-1ekoa ospatzen. Argazkia: EITB

Osasunak bere hirugarren garaipena jarraian eskuratu du, Leganesi, Sadarren jokatutako partidan, irabazita (2-1). Bisitariek estreinatu dute markagailua, baina Miguel De las Cuevasen bi golekin neurketari buelta eman diote nafarrek.

Urbanen taldeak ez du lehen zatian gol-aukerarik izan, eta Leganesek, ordea, bi izan ditu. 60.ean 0-1ekoa sartu du Borja Lazarok kontraeraso batean, baina Osasunak berehala berdindu du De las Cuevasi esker, eta Alacanteko jokalariak berak garaipenarena egin du amaiarara heltzeko ordu laurden bat geratzen zenean.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Santamaria; Sisinio, David Garcia, Vujadinovic, Javier Flaño; Raoul Loe, Merino (Kenan Kodro, 82'); Cedrick (Olavide, 72'), De las Cuevas (Echaide, 87'), Torres; eta Nino.

1 - Leganes: Serantes; Postigo (Sergio Prendes, 78'), Mantovani, Delgado, Cesar Soriano; Eizmendi, Eraso, Alberto Martin (Diamanka, 83'), Aguirre (Ruben Peña, 73'); Alvaro eta Borja Lazaro.

Golak:

0-1, m.60: Borja Lazaro.

1-1, m.63: De las Cuevas.

2-1, m.75: De las Cuevas.

De las Cuevas.