Itxi

Osasuna

Adelante Liga

Puntu ona atera du Osasunak Huelvatik

Erredakzioa

Jan Urbanen mutilek bolada onean jarraitzen dute, eta lau partida daramatzate galdu barik. Jesus Vazquezek andaluziarrak aurretik jarri ditu 52. minutuan, eta Ninok berdinketa lortu du 63.ean.

1:14

Osasunak eta Recreativok bana egin dute Huelvan jokatutako Ligako partidan. Gorritxoek bolada onari eutsi diote, eta dagoeneko 10 puntu atera dituzte azken lau partidetan, hiru garaituta eta bat berdinduta.

Talde andaluziarra nagusi izan da lehen minutuetan, nafarrei kosta egin zaielako partidan sartzea.

Golak bigarren zatian izan dira. Jesus Vazquezek Recreativorena sartu du, 53. minutuan, epaileak Roberto Torresi penalti zorrotza adierazi ostean.

64.ean Ninok berdintzeko gola egin du, baloia area txikian hartu eta aurkariaren atean sartuta. Hortik aurrera, nafarrek berriro hobera egin dute. Azken minutuetan, hala ere, Recrek ahaleginak egin ditu partida irabazteko, baina gorritxoek ederto defendatu dute emaitza.

Fitxa teknikoa:

1 - Recreativo: Sotres; Córcoles, Menosse, Juanan, Víctor Díaz; Jesús Vázquez, Dimas (Rubén Mesa, 75. min); Pedro Ríos, Montoro, Cabrera (Núñez, 68. min); eta Joselu.

1 - Osasuna: Riesgo; Javier Flaño, Miguel Flaño, Vujadinovic, Sisinio; De las Cuevas (José García, 90. min), Olavide (Berenguer, 76. min), Merino, Roberto Torres; Kenan Kodro eta Nino.

Golak: 1-0, 53. min: Jesús Vázquez, penaltiz. 1-1, 64. min: Nino.

in: Nino.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna