Itxi

Osasuna

0-1

Llagostera nagusitu da Sadarren

Erredakzioa

Osasuna ondoen ari zenean sartu du Juanjok talde katalanaren gola (79. minutua). Urbanen taldeak bigarren porrota jarraian jaso du.

  • Vujadinovic. Argazkia: EITB

    Vujadinovic. Argazkia: EITB

Osasunak porrota jaso du Sadarren (0-1), Llagosteraren aurka jokatutako Adelante Ligako 25. jardunaldian. Juanjo izan da norgehiagokako golegilea.

Osasunak ez du lehen zatian arriskua sortzeko biderik aurkitu. Gorritxoen gol-aurkerarik onena Miguel Flañok izan du atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan, baina bere burukadari erantzun bikaina eman dio Renek.

Aurretik, Arturok izan du Llagostera aurreratzeko urrezko bi abagune. 20.ean bakarrik geratu da Santamariaren aurrean, baina baloia gora joan zaio. 30.ean atezain nafarraren aurrean geratu da berriro ere, baina ez du asmatu. Cedrik izan da Osasunako jokalaririk onena aurreneko 45 minutuetan.

50.ean 1-0ekoa egiteko zorian izan da Anserifard, baina huts egin du eta baloia Renek gelditu du. Jan Urbanen taldea arriskuarekin aritu da bigarren zatian, eta hiru puntuak eskuratzeko gol-aukera ugari sortu ditu: Cedrick, Roberto Torres, Ansarifard...

Baina orduan, Osasuna ondoen ari zenean, heldu da Llagosteraren gola. Osasunako atzelarien akats batean, Arturok Juanjori utzi dio baloia eta honek sarea zulatu du (0-1, 79. minutua). 85.ean, gutxigatik ez du Flañok banakoarena egin, baina "lo geratu" da eta Llagosterako defentsek baloia kendu diote. Azken unera arte saiatu da Osasuna, baina ezin izan du lortu.