Itxi

Osasuna

1,5 milioi euro

Sabalzak diru-ateratzea onartu du, baina ez partiden erosketa

Erredakzioa

Sabalza presidente gorritxoak hedabideen aurrean hitz egin du, Korrupzioaren Aurkako Fiskaltza Miguel Archanco presidente ohia ikertzen ari dela argitaratu eta gero.

1:43

Luis Sabalza Osasunako presidenteak aurreko denboraldian diru-ateratzea egon zela onartu du, 1,5 milioi eurokoa hain zuzen ere, baina klubak ustez erositako partidei buruz ezer ere ez dakiela azpimarratu du.

Sabalzak hedabideen aurrean hitz egin du, Marcak Korrupzioaren Aurkako Fiskaltza Miguel Archanco presidente ohia ikertzen ari dela argitaratu eta gero. Archancori Osasunaren eta Espanyolen arteko iazko partidan iruzur egin izana leporatzen diote.

Sabalzak klubaren zintzotasuna defendatu du, eta horrelarik gertatu izan bazen, errudunek "erantzukizuna bere gain" hartu beharko dutela.

beharko dutela.