Itxi

Osasuna

Sadarren

Osasunak krisia areagotu du, Lugorekin galduta (0-2)

Erredakzioa

Gorritxoek burua altxa ezinda jarraitzen dute, eta irudi kaskarra eman dute talde galiziarraren aurka.

  • Vujadinovic kaleratu eginu epaileak, bi txarte hori aterata. EiTB.

    Vujadinovic kaleratu eginu epaileak, bi txarte hori aterata. EiTB.

Lehen 12 minutuetan egindako bi golek porrota ekarri diote Osasunari, Lugoren aurka jokatutako partidan. Ondorioz, gorritxoak burua altxa ezinda jarraitzen dute , laugarren porrota jarraian hartuta. Eta golik sartu gabe.

Lugok baja asko eduki arren, garaipen erraza lortu dute Sadarren, Osasunak bizi duen egoera gorabeheratsua aprobetxatuta. Nafarrek itxura kaskarra eta tristea eman dute, kirol gaietatik haratago dauden kontuek eraginda. Ez du futbolik erakutsi Jan Urbanen taldeak.

Raoul Loeren hutsak ekarri du Lugoren gola. Kamerundarrak baloia galdu du bere zelaian, eta galiziarrei lehen gola oparitu die. Iriomek egin du.

Kolpeaz errekuperatzeko denbora barik, nafarrek bigarren kolpea jaso dute. Lugak hormabikoa egin eta Iriomeren erdiraketa David Garciak urrundu du, baina, zoritxarrez, baloia gorritxoen atean sartu da.

Osasunako jokalariek ezer gutxi egin ahal izan dute markagailua iraultzeko, are gutxiago epaileak Vujadinovic eta Merino kaleratu dituenean.

ratu dituenean.