Itxi

Osasuna

Atxiloketak

Luis Sabalza: 'Ez galdetu ezer; negargura ematen dit'

Erredakzioa

Gorritxoen presidenteak konfirmatu egin du kluba akusazio partikular modura aurkeztuko dela prozesuan.

  • Luis Sabalza, Osasunako presidentea. EiTB.

    Luis Sabalza, Osasunako presidentea. EiTB.

Luis Sabalza Osasunako presidentea Iruñeko Justizia Jauregira joan da kluba 'Osasuna auzia'n akusazio partikular gisa aurkezteko. Prozesu horretan sei persona atxilotu dituzte,; tartean, Patxi Izco eta Miguel Archanco presidente ohiak.

"Ez egin galderarik Osasunaren irudiaren inguruan, negargura ematen dit eta horrek izorratzen nau", esan du Sabalzak epaitegitik ateratzean.

Jarraian, presidentea hunkitu egin da eta Pedro Baile zuzendaritzako kideak bertatik eraman du.

Aurretik, Sabalzak konfirmatu egin du Osasuna akusazio partikular gisa aurkeztuko dela. Datorren asterako bazkideen batzarra deituta zuten, baina, "gertatutakoa ikusita",  gauzak aurreratzea erabaki dute.

a erabaki dute.