Itxi

Osasuna

2-0, Racingen aurka

Osasuna, jaitsieratik gero eta hurbilago

Erredakzioa

Talde gorritxoak bosgarren porrota jarraian jaso du Racingen etxean galduta.

  • Nino. Argazkia: EITB

    Nino. Argazkia: EITB

Osasunak bere bosgarren porrota jarraian jaso du Santanderreko Racingen etxean galduta (2-0).  Kantabriarrak nagusitu dira eta Alvaro eta Granero jokalarien golekin, garaipena eskuratu dute.

Atsedenaldira heldu baino lehen egin dute etxekoek aurreneko gola. Alvaro Garciak buruz gainditu du Santamaria. 63.ean, partida erabakita utzi du Granerok bigarrena sartuta.

Osasunak krisia areagotu du, eta jaitsiera gero eta hurbilago dauka.

Fitxa teknikoa

2.- Racing Santander: German; Orfila, Bernardo, Juanpe, Saul; Quique, Granero (Andreu, 87'), Fede San Emeterio (Javi Soria, 63'), Iñaki (Mariano, 85'); Alvaro eta David Concha.

0.- Osasuna: Santamaria; Sisinio, Flano, David Garcia; Cadamuro; Nekounam, Raoul Loe (Olavide, 88'); Alex, Torres (Ansaarifard, 72'), Jose Garcia (Mabwatti, 57'); eta Nino.

Golak:

1-0, 45'. Alvaro Garcia.

2-0, 63'. Granero.