Itxi

Osasuna

Osasuna auzia

Txuma Peralta kartzelatik atera da

Erredakzioa

Fermin Otamendi epaileak fidantzarik gabe baina karguekin aske utzi du zuzendaritzako kide ohia, goizean bost bekaldura egin eta gero.

00:40

Txuma Peralta kartzelatik irten da. Fermin Otamendi epaileak fidantzarik gabe baina karguekin aske utzi du Osasunako zuzendaritzako kide ohia gaur goizean bost bekaldura egin eta gero. Marxoaren 7an sartu zuten kartzelan Peralta.

Bekalduretan Miguel Archanco presidente ohiak, Angel Vizcay gerente ohiak, Diego Maquirriain Fundazioko presidenteak eta Txuma Peraltak eta Juan Pascualek hartu dute parte. Peraltak aske utzi duen epaia jaso du, baina epaitegira joan beharko du hamabost egunean behin, bere abokatuak jakinarazi duenez.

Asteartean berriro ere ekin diezaieke epaileak deklarazioei. Petar Vasiljevic Osasunako idazkari teknikoak, Martin Gonzalez haren aurrekoak eta Damia Abella jokalari ohiak oraindik ez dute deklaratu.

Hainbat jokalari ostiraletik inputatuta daude dagoeneko: Osasunako Puñal, Espanyoleko Sergio Garcia, Betiseko Jordi Figueras eta Jorge Molina eta Rayoko Antonio Amaya.

Kontuz

Inputatuen kopuruak, dena den, gora egin dezake. Kontuz elkarteak salaketa penala aurkeztu du gaur Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren, Alvaro Miranda Ogasun kontseilari ohiaren, Jose Ignacio Perez de Albeniz Foru Ogasuneko zuzendari izandakoaren, Patxi Izco Osasunako presidente ohiaren eta Angel Vicay Osasunako gerente ohiaren kontra. Denek  prebarikazio delitua egin dutela uste du Kontuzek.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna