Itxi

Osasuna

Partida txarra

Ponferradan galdu du Osasunak (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoek, erasoan gaizki, garesti ordaindu dute Acoranen gol bakarra, eta jaitsiera postuan bukatzeko aukera dute.

Osasunak Ponferradinaren aurka galdu du (1-0), Asier Riesgoren atearen kontrako jaurtiketa bakarrean gol mingarria jasota. Ponferradina goiko postuetara begira jarri den bitartean, gorritxoek jaitsieran sartzeko aukera dute.

Nafarroako taldea ondo kokatu da zelaian, eta arazorik gabe eutsi dio aurkariari, baina zorigaiztoko jokaldi batean, Acoranek garaipeneko gola sartu dio.

FITXA TEKNIKOA

Ponferradina: Arrizabalaga; Ramírez, Aguilar (Rueda, 65. min), Alán, Camille; Jonathan, Andy (Carpio, 82. min); Acorán, Berrocal, Infante y Sobrino (Yuri, 72. min).

Osasuna: Riesgo; Flaño, Loties (Loé, 24. min), Vujadinovic, Oier; José García (Kodro, 83. min), David García, Nekouman, Torres (Olavide, 76. min); Sisi ETA Nino.

Golak: 1-0, . 17. min: Acorán.