Itxi

Osasuna

52,8 milioikoa zen

Osasunaren zorra 20,6 milioi eurora gutxitu du Nafarroako Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

Klubaren ondasunak ordainetan ematea adostu du Nafarroako Gobernuak, 43 milioi eurorengatik.

  • Sadar / EITB.

    Sadar / EITB.

Osasunak 52,8tik 20,6 milioi eurora gutxitu du zorra fiskala, Nafarroako Gobernuak zenbait ondasun ordainetan ematea onartu duelako. Gobernu foralak 43 milioi onartu ditu, baina 10,8 kendu ditu, Osasunak oraindik ordaindu gabe dituenak.

Lourdes Goicoechea presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun sailburuaren arabera, Osasuna "zor handiena" zuen Nafarroako zergaduna zen. Zorra gutxitzea "kobratzeko konponbide bakarra" zen, Goicochearen ustez.

Bestela, "Osasuna desagertuko litzatele" eta Ogasunak ezin izango zuen dirua jaso. Nafarren %70a konponbide honen kontra egotea ulertzen du Goicoecheak, "jendea txarto pasatzen ari delako".

"Zorra ordaintzeko, existitu behar da", esan du, eta zorra "garrantzitsua" zela baieztatu du. Bigarren Mailara jaitsi ostean, berregituratzea "Parlamentutik igaro behar zen", Gobernuan "mekanismorik ez zegoelako".

Ordaintzea "bermatzeko", Gobernuak Osasunaren telebista eskubideen %25a eta jokalarien transferentzien %25a jasoko duela onartu da.