Itxi

Osasuna

Akordioa

Martin Monreal, gorritxoen entrenatzailea denboraldia bukatu arte

Erredakzioa

"Guztion parte-hartzearekin helburua lortuko dugu", esan du entrenatzaileak bere aurkezpenean.

0:21

Osasunak eta Enrique Martin Monrealek akordioa lortu dute eta entrenatzaileak talde gorritxoa zuzenduko du denboraldia bukatu arte.

Taldearen emaitzak kaskarrak izan dira azken jardunaldietan eta klubak Jose Manuel Mateo bere kargutik kentzea erabaki zuen astelehenean. Mateo ordezkatzeko hautagai bakarra Martin Monreal bera izan da hasieratik.

Klubak gaur bertan aurkeztu du teknikari berria. "Guztion parte-hartzearekin helburua lortuko dugu", esan du.