Itxi

Osasuna

Las Palmasen kontra

Osasunak, berriro ere galdu (1-2)

Erredakzioa

Gorritxoek atzerapausoa eman dute. Sadarren Las Palmasen kontra galdu eta gero maila mantentzeko lanean jarraitu beharko  dute.

01:24

Osasunak 1-2 galdu zuen Las Palmasen kontra Sadar futbol-zelaian jokatutako neurketan. Gorritxoek aukera ona zuten sailkapenean gora egiteko eta jaisteko postuetatik ihes egiteko, baina ezin izan zuten kanarietako taldea gainditu.

Gol guztiak partida hasieran izan ziren, aurrenekoa Vierak egin zuen kanpokoentzat seigarren minutuan. Vujadinovicek berdintzea lortu zuen 26.ean, baina pozak minutu bat besterik ez zuen iraun. Araujok 1-2koa egin eta markagailua ez zen gehiago mugitu. Puntuek ihes egin zuten berriro ere.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Riesgo; Javier Flaño (Cedrick, m.46), Miguel Flaño, David García, Vujadinovic, Oier (Ansarifard, m.81); Roberto Torres, Nekounam (Raoul Loe, m.46); Sisi, Hervias; eta Nino.

2 - Las Palmas: Raul Lizoain; Angel López, Marcelo Silva, David Garcia, Dani Castellano; Javi Castellano, Valeron (Vicente Gomez, m.66), Culio; Roque Mesa (David Simon, m.66), Araujo (Christian, m.78) eta Jonathan Viera.

Golak: 0-1, m.6: Jonathan Viera. 1-1, m.26: Vujadinovic. 1-2, m.27: Araujo.

, m.27: Araujo.