Itxi

Osasuna

Igandean, 18:00etan

Hil edo biziko partida Osasunarentzat, Sabadellen

Agentziak | Erredakzioa

Talde gorritxoak, galduta ere, mailari eusteko aukera du, Racingek Albaceteri irabazten ez badio. Bi mila zale baino gehiagoren babesa izango du taldeak, Nova Creu Alta estadioan.

  • Osasunak bigarren mailan jarraitu nahi du. Argazkia: EiTB.

    Osasunak bigarren mailan jarraitu nahi du. Argazkia: EiTB.

Osasunak hil edo biziko partida jokatuko du igandean Sabadellen, datorren denboraldian Bigarren Mailan jokatzen jarraitzeko. Puntu bakarra behar dute, ezer jokoan ez duen Sabadellen etxean.

Nafarrek aurrerapauso handia eman zuten aurreko jardunaldian Recreativori irabazita, eta Racingen porrotari esker. Kantabriarrak dira Osasunaren aurkari zuzenak, kategoriari eusteko borrokan, eta hiru puntu gutxiago dituzte.

Ondorioz, Osasunak nahikoa du igandean puntu bakarra lortzearekin. Sabadellek, gainera, ez du ezertxo ere jokoan, aurreko jardunaldian maila galduko dutela konfirmatu baitzen. Sabadellen aurka galduta ere, nafarrek bigarren mailan jarraitzeko aukera dute, Racingek Albaceteri irabazten ez badio.

Iruindarrek bi mila zaleren babesa izango dute Nova Creu Alta estadioan.

Neurketa igande arratsaldeko 8:00etan jokatuko dute eta epailea Rubén Eiriz Mata izango da. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.