Itxi

Osasuna

Sadarren

Osasuna Leganesi gailendu zaio eta liderra da (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Roberto Torres eta Kodroren golek utzi dituzte hiru puntuak Iruñean; Enrique Martinen gizonak sailkapeneko lehen postuan kokatu dira, horiei esker.

  • Osasuna liderra da, lau partidaren buruan. Argazkia: EiTB.

    Osasuna liderra da, lau partidaren buruan. Argazkia: EiTB.

Osasunak hiru puntuak erdietsi ditu Sadarren, Leganesi 2-1 gailendu ostean. Garaipena asko landu behar izan du Osasunak; izan ere, Leganesek ere egin du ahalegin handia, eta markagailuan aurrea hartzeko aukera ere izan du. Azkenean, Roberto Torresek sartutako gol ederrak eta Kodrok buruz lortutakoak puntuak eman dizkiote Osasunari, eta, hortaz, lehen postuan kokatu dira Enrique Martinen gizonak.

Partidaren hasieran, Osasuna ez zebilen zehatzegi, baina bai arerioa baino adoretsuago; izan ere, Leganes kontraerasoaren bila zegoen, atzealdean ordena lortu nahirik. Gol-aukerak falten eta kornerren bidez heltzen ziren, baina, azkenean, Osasunak asmatu eta lehen gola sartu du: Roberto Torresek, 42. minutuan, jaurtiketa ederra egin du falta batean, sareetara bidaltzeko.

Bigarren zatian, Osasuna partida kontrolatzen saiatu da, baina hamargarren minutuan berdinketa iritsi da: Victor Diazen erdiraketa Borja Lazarok sartu du, buruz, Osasunaren atean.

Enrique Martin gorritxoen entrenatzaileak Kenan Kodro zelairatu zuen, Olavideren ordez, eta aldaketa oso garrantzitsua izan zen: bost minuturen buruan, aurrelariak Osasunaren bigarrena egin zuen, Alex Berenguerren pase ona aprobetxatuta.

Fitxa teknikoa:

Osasuna: Nauzet, Javi Flaño, Unai Garcia, David Garcia, Tano, Oier, Merino, Roberto Torres (Maikel Mesa, 85. min), Alex Berenguer (Jose Garcia, 75. min), Olavide (Kenan Kodro, 63. min), Nino.

Leganes: Serantes, Mantovani, Alberto Martin, Eizmendi (Gabriel, 64. min), Miramon (Omar Ramos, 75. min), Szymanowski, Borja, Cesar, Victor Díaz, Insua, Sastre (Guillermo, 70. min).

Golak: 1-0, 42. min: Roberto Torres. 1-1, 57. min: Borja Lazaro. 2-1, 66. min: Kenan Kodro.

Epailea: Oliver De la Fuente Ramos. Kenan Kodrori (Osasuna) eta Victor Diaz, Cesar Soriano eta Omar Ramosi atera die txartel horia.

Gertakizunak: 12.152 ikusle Sadarren.

kusle Sadarren.