Politika -

Polizia-operazioa

Indar Gorriko kideak epailearen aurretik pasatzen ari dira

18 gazteak goizean eraman dituzte Nafarroako Justizia Auzitegira, Iruñeko Argibideetako 2. epaitegiaren magistratuaren aurrera.

Nabarreria kalean bildutakoen kontra kargatu zuen atzo Espainiako Poliziak, atzo. EiTB
Espainiako Poliziaren operazioa.
Istiluekin bukatu da Indar Gorriko kideen aldeko manifestazioa

0:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean, 09:30etan hasita, igarotzen ari  dira epailearen aurretik azken orduotan atxilotutako Osasunako Indar Gorri taldeko kideak, Radio Euskadik aurreratu duenez.

18 gazteak goizean eraman dituzte Nafarroako Justizia Auzitegira, Iruñeko Argibideetako 2. epaitegiaren magistratuaren aurrera. Orain arte Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren egoitzatan izan dira. Epailearen aurretik pasatzeko zain, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ziegetan daude.

Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Osasunako zale taldearen kontrako operazioa abiatu zuten astelehenean, eta 18 lagun atxilotu dituzte Iruñean eta Nafarroako beste hainbat tokitan. Gaizkile taldeko kide izatea eta lesio delituetan parte hartu izana leporatzen diete.

500 pertsona inguru elkartu ziren Nafarroako hiriburuan, Navarreria kalean, atxiloketak salatzeko, baina ezin izan zuten manifestazioa egin, Poliziak bildutakoen kontra kargatu zuelako. Poliziak bertan behera utzi zuen mobilizazioa. Horren aurretik, azkenaldian "jazarpena" jasan dutela salatu zuten Indar Gorriko kideek, Sadar futbol zelaian sartzerakoan "gehiegizko miaketak" egiten dizkietela eta.

Indar Gorrik Facebook sare sozialean salatu zuenez, "razzia-polizial bat" abiatu zuten eta "hainbat kide" atxilotu zituzten talde kriminaleko kide izatea leporatuta.

'Kide jakin batzuen kontrako operazioa'

Fermin Otamendi Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko burua ari da zuzentzen operazioa, eta sekretupean jarri du sumario.

Ikerketako iturrien arabera, agenteek taldearen egoitza eta beste higiezin batzuk miatu zituzten astelehenean, futboleko indarkeriarekin lotutako ikerketa baten baitan.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturrien arabera, atxilotuei talde kriminaleko kide izatea eta hainbat erasotan lesio delituak egin izana leporatzen dizkiete.

Aipatu iturriek azpimarratu dute ez dela Indar Gorriren kontrako operazio bat, "kide jakin batzuen, gutxiengo biolento baten aurkakoa" baizik.

Atxilotuak polizia-etxean daude, eta epailea gaur goizean hasiko zaie deklarazioa hartzen.

Atzemandako materiala

Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, operazio honekin lotuta egindako miaketetan material ugari atzeman dute: besteak beste, "suziriak, ukabil amerikarrak, barra luzagarriak eta material informatikoa" aurkitu dutela esan du Poliziak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola argazkiak Osasuna Albisteak Nafarroa Gaurko azken ordukoa