Itxi

Osasuna

0-0

Osasunak eta Almeriak golik gabe berdindu dute Sadarren

Erredakzioa

Bi taldeek partida kaskarra jokatu eta puntu bana eskuratu dute, 0-0 berdindu ostean.

0:35

Osasunak eta Almeriak golik gabe berdindu dute (0-0) Sadarren, abagune gutxiko partidan. Gorritxoek ezin izan dute Adelante Ligako bigarren postuan kokatzea bermatuko ziokeen garaipena lortu eta bosgarren postuan daude 39 punturekin, bigarren postuan dagoen Leganesengandik puntu bakarrera.

Nafarroako taldeak penalti bat eskatu du lehen minutuetan, baina epaileak ez du ezer adierazi. Talde bakoitzak abagune bana izan du lehen 45 minutuetan. Osasunak 26. minutuan izan du markagailuan aurrea hartzeko aukera, baina Casto atezainak erantzun ona eman dio Unai Garciaren jaurtiketari. Almeriaren erantzuna 33. minutuan etorri da, baina Nauzet atezainaren irteeraren aurrean, langa gainetik kanpora bidali du errematea talde andaluziarreko aurrelariak.

Partidako gidoia ez da aldatu bigarren zatian. Osasunak eta Almeriak huts asko egin dituzte paseak ematerakoan eta ez dute ikuskizun ona eskaini. Dena den, Osasunak gola sartzeko aukera izan du Kodrok buruz egin duen erremate baten bitartez, baina ez du asmatu. Amaieran, puntu banaketa Osasunaren eta Almeriaren artean (0-0).

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Nauzet; Oier, Tano, David Garcia, Unai Garcia, Javier Flaño; Roberto Torres, Maikel Mesa, Jose Garcia (Olavide, 64. min); Nino (Alex Berenguer, 82. min) eta Urko Vera (Kenan Kodro, 51. min).

0 - Almeria: Casto; Michel Macedo, Saveljich, Ximo Navarro, Morcillo (Fran Velez, 75. min), Dubarbier; Quique, Fatau, Jose Angel, Jonathan Zongo (Ramirez, 66. min); eta Chuli (Kalu Uche, 79. min).

Epailea: Ocon Arraiz.

g> Ocon Arraiz.