Itxi

Osasuna

Igotzeko play offa

Osasunak, bi goleko aldea bueltako partidarako (3-1)

eitb.eus

Emaitza honekin gorritxoak faboritoak dira igotzeko azken kanporaketarako sailkatzeko. Bueltako partida, larunbatean, Tarragonan Nasticen aurka.

Osasunak emaitza ona erdietsi DU play offetako azken kanporaketarako sailkatzeko. Gorritxoek 3-1 irabazi dute Sadarreko futbol-zelaian Tarragonako Nasticen kontra, beraz, bi goleko abantaila defendatu beharko dute larunbatean.

Fixa teknikoa

3 - Osasuna: Nauzet; Oier, Tano, Miguel Flaño, David García, Javier Flaño; Manuel, Merino (Maikel Mesa, m.83), Roberto Torres (Alex Berenguer, m.77), De las Cuevas (Pucko, m.85); eta Kenan Kodro.

1 - Nastic: Reina; Valentín, Suzuki, Molina, Mossa (Ferrán, m.86); Madinda, Tejera; Lobato (Assoubre, m.62), Juan Muñiz (De Groot, m.62), Naranjo; eta Emaná.

Golak: 1-0, m.33: Merino. 2-0, m.41: Merino. 3-0, m.58: Kenan Kodro. 3-1, m.67: Assoubre.

Martinen taldea 3-0 aurreratu da eta zoritxarrez 68. minutuan Nasticek gola egin du kanporaketa erabakita zegoenean.

t="utf-8">