Itxi

Osasuna

Larunbatean, 19:00etan

Osasunak Lehen Mailako taldea izan nahi du

Agentziak | Erredakzioa

2-1eko markagailua defendatu beharko dute nafarrek larunbat honetan Gironaren kontrako partidan.

0:47

Girona eta Osasuna nor baino nor lehiatuko dira larunbatean Lehen Mailan egoteko. Gorritxoek 2-1 irabazi zuten asteazkenean Sadarren eta diferentzia hori defendatu beharko dute BBVA Ligarako txartela eskuratzeko.

Enrique Martinek ez ditu jokalari guztiak prest, baina taldea sasoian dago eta denboraldi amaierara oso ondo heldu dira. Entrenatzaile gorritxoak hamaikako bera zelairatu du play offetako hiru partidetan, baina oraingoan Kenan Kodroren parte hartzea zalantzazkoa da, Ninok ordezkatuko luke.

Ustezko hamaikoak

Girona: Becerra; Aday, Lejeune, Alcalá, Kiko Olivas, Clerc, Pere Pons, Eloi, Borja, Sobrino, Cristian Herrera.

Osasuna: Nauzet; Oier, Tano, Miguel Flaño, David García, Javier Flaño; Manuel, Merino, Roberto Torres, De las Cuevas; Kenan Kodro edo Nino.

Epailea: Francisco Manuel Arias Lopez.

Futbol-zelaia: Municipal de Montilivi (9.300 ikusle).

Ordua: 19.00

/> Ordua: 19.00

/> Ordua: 19.00