Itxi

Osasuna

La Rosaledan

Osasunak landutako puntua atera du Malagan (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Juanpi, 56. Minutuan, eta Fran Merida, 85.ean, izan dira neurketako golegileak.

  • Flaño eta Sandro. Argazkia: Efe.

    Flaño eta Sandro. Argazkia: Efe.

Osasunak puntu baliotsua lortu du La Rosaledan, Malagarekin bana eginda. Gorritxoen lehen partida izan da Lehen Mailan, aurreko denboraldia igoera lortu zutenetik.

Andaluziarrek hobeto hasi dute partida, erasora gogotsu joz, batez ere ezkerreko hegaletik. Osasuna, hala ere, ondo kokatuta egon da zelaian, eta baloia kontrolatzen saiatu da. Malagak presio handia egin du, eta baloia eurena izan da lehen zatian.

Atsedenaldiaren ostean iritsi dira norgehiagokako bi golak. Etxeko taldea aurreratu da, 56. minutuan, Juanpik egindako golari esker.

Banakoa 85.ean minutuan egin dute nafarrek, Fran Meridak sartutako golari esker.

Ftxa teknikoa

1.- Malaga: Kameni; Rosales, Llorente, Koné, Ricca; Keko (Charles, 46. min), Camacho, Recio, Jony (Kuzmanovic, 70. min); Juanpi eta Sandro ('Chory' Castro, 77. min).

1.- Osasuna: Nauzet; Fuentes (Aitor Buñuel, 49. min), Unai García, Miguel Flaño, David García; Javier Flaño, Fausto Tienza (Fran Mérida, 70. min), Oier, De las Cuevas; Kodro (Jaime, 76. min) eta Oriol Riera.

Golak: 1-0, 56. min: Juanpi. 1-1, 84. min: Fran Mérida.

n: Fran Mérida.