Itxi

Osasuna

1/16

Osasunak 1-0 galdu du Granadan

Agentziak | Erredakzioa

Lucas Alcaraz eta Joaquin Caparros entrenatzaileek ohikoak ez diren jokalariak zelairatu zituzten Granadan.

  • Mario, Osasuna atezaina. EFE

    Mario, Osasuna atezaina. EFE

Los Carmeneseko futbol-zelaian Kopako final-hamaseireneko joaneko partida jokatu zuten bart Granadak eta Osasunak.

Liga alde batera utzi eta Lucas Alcaraz eta Joaquin Caparros entrenatzaileek ohikoak ez diren jokalariak zelairatu zituzten. Etxeko taldeak kanporaketa erabakita uzteko aukera ez zuen aprobetxatu nahiz eta hamaika gol abagune izan; azkenean Sadarren erabakiko da hilaren 21ean.

Partidako gol bakarra Jon Toralek egin zuen neurketaren 52. minutuan.

Fitxa teknikoa:

1 - Granada: Ochoa; Isaac Cuenca, Lombán, Gaston Silva, Tabanou; Jon Toral (Carcela-Gonzalez, 82'), Angban, Javi Marquez (Entrena, 79'), Atzili (Andreas Pereira, 63'); Alberto Bueno eta Ezequiel Ponce.

0 - Osasuna: Mario; Buñuel, Ivan Marquez, David Garcia, Fuentes; Fausto (Unai Garcia, 90, Fran Merida (Olavide, 75'), Miguel de las Cuevas, Imanol Garcia; Riviere (Jaime, 67') eta Sergio Leon.

Gola: 1-0, 52': Jon Toral.

52': Jon Toral.