Itxi

Osasuna

Igandean, 18:30ean

Osasunak garaipena behar du Deportivoren aurka

Erredakzioa

Gorritxoek Riazorren jokatuko dute igandean, 18:30ean, mailari eusteko aurkari zuzena den talde galiziarraren aurka. Deportivo sei puntura du Osasunak.

  • Joaquin Caparros. Argazkia: EFE

    Joaquin Caparros. Argazkia: EFE

Osasunak agur esango dio 2016. urteari Ligan igande honetan Deportivoren aurka, 18:30ean, Riazorren jokatuko duen partidarekin. Gorritxoek garaipena lortu beharra daukate mailari eusteko aurkari zuzena den talde galiziarraren kontra.

Joaquin Caparrosek Osasunan zuzendu dituen bost partidak galdu egin ditu, lau Ligan eta bat Errege Kopan. Taldea azken postuan da bigarren jardunaldiz jarraian. Deportivo sei puntura du Osasunak.

Talde gorritxoak luzerako galdu du Miguel Flaño. Hegaleko defentsak lesioa du, eta baja izango da hilabete batzuetarako. Ondorioz, Caparrosek aldaketak egingo ditu hamaikakoan; David Garciak beteko du Miguel Flañoren postua, Tano Bonninek jokatuko du Oier Sanjurjoren ordez eta erasoan Jaime Romerok beteko du Oriol Rieraren hutsunea.

Honako hamaikakoa aterako du Osasunak Deportivoren aurka: Nauzet; Tano, David Garcia, Ivan Marquez, Clerc; De las Cuevas, Causic, Roberto Torres, Alex Berenguer; Jaime eta Sergio León

 

o León

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna