Itxi

Osasuna

1-1

Balio gutxiko berdinketa Osasunarentzat eta Granadarentzat

Erredakzioa

Bana (1-1) berdinduta amaitu da partida Carmenes zelaian. Puntu banaketarekin, bi taldeek alde handiagora dute salbazioa.

  • Granada-Osasuna. Argazkia: EFE

    Granada-Osasuna (1-1). Argazkia: EFE

Granadak eta Osasunak bana (1-1) berdindu dute Carmenes zelaian eta gutxirako balio die puntuak bi taldeei. Nafarrek eta andaluziarrek aurreko jardunaldian baino hurrunago dute salbazioa.

Osasunak hobeto ekin dio norgehiagokari eta 11. minutuan aurrea hartu du markagailuan Oriol Rierak sartutako golari esker (0-1). Vasiljevicek zuzentzen duen taldea nagusi izan da, eta bigaren gola sartzeko aukera izan du, baina Ochoa atezainak Sergio Leonen gola eragotzi du. Granadak ez du abagune argirik sortu eta Mario Fernandez atezainak Tabanouk egin duen jaurtiketa bat besterik ez du gelditu behar izan. Atsedenaldira iritsi baino lehen epaileak baloirik gabe utzi du Oriol Rierak sartutako beste gol bat.

Bigarren zatian erasokor zelairatu da Granada eta bi abagune izan ditu hasierako minutuetan; Jeremie Bogak gora bidali du jaurtiketa lehenengo aukeran eta bigarrenean ezin izan du Mario Fernandez atezaina gainditu buruz-burukoan. Osasunaren erantzuna Alex Berenguerren bitartez etorri da, baina ezin izan du bigarren gola sartu. Norgehiagokako 69. minutuan Granadak lehia berdintzea lortu du Kravetsek sartu duen golarekin (1-1). Berdinketaren golaren ondoren, jokalari bat gutxiagorekin geratu da etxeko taldea, epaileak Uche egotzi baitu. Azken txanpan garaipena lortzeko abaguneak izan ditu Osasunak, baina jokalari gorritxoek ez dute Ochoa atezainak defendatutako ate aurrean asmatu eta neurketa berdinduta amaitu da.

Fitxa teknikoa:

1 - Granada: Ochoa; Foulquier, Vezo (Ezequiel Ponce, m.65), Lomban, Tabanou; Sergi Samper, Uche, Andreas Pereira, Boga, Atzili (Alberto Bueno, m.57); eta Kravets (Gaston Silva, m.75).

1 - Osasuna: Mario; Berenguer, Unai García, David Garcia, Oier, Clerc; Causic, Fausto Tienza (Fran Merida, m.77), Roberto Torres (Jaime, m.77); Sergio Leon eta Oriol Riera (Riviera, m.70).

Golak: 0-1, m.11: Oriol Riera. 1-1, m.69: Kravets.

Epailea: Trujillo Suarez.

rujillo Suarez.