Itxi

Osasuna

Igandean, 18:30ean

Osasunak garaipena lortu nahi du Celtaren aurka

Erredakzioa

Gorritxoek hiru puntuak lortu nahi dituzte Balaidosen igande honetan. Neurketa, 18:30ean hasiko da.

  • Osasuna-Celta. Argazkia: EFE

    Sadarren jokatutako Osasuna-Celta partidako irudia. Argazkia: EFE

Osasunak Celtaren aurka jokatuko du igande honetan LaLigako 23. jardunaldiko partida. Lehia Balaidosen izango da, 18:30ean. Gorritxoek garaipena lortu nahi dute salbazio postuetara gerturatzeko.

Talde gorritxoak Tano Bonninen baja izango du, larri lesionatu baitzen Real Madrilen aurkako partidan. Gainera, larunbateko entrenamenduan Fausto Tienzak min hartu du, eta baja izango da luzerako lesionatuta dauden Javier Flaño, Didier Digard, Miguel Flaño eta Nauzet Perez futbolariekin batera. Bestalde, Roberto Torres jokazeko prest dago, eta deialdian sartu da.

Celta Europa Ligan Shakhtar Donetsken aurka galtzetik dator, eta Berizzo entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Hugo Mallo eta Guidetti baja dira gorritxoen aurkako partidarako.

Ustezko hamaikoak:

Celta: Ruben Blanco; Sergio Alvarez, Sergi Gómez, Fontas, Planas; Radoja, Marcelo Diaz, Jozabed; Wass, Pione Sisto, Rossi.

Osasuna: Sirigu; David Garcia, Oier, Vujadinovic; Alex Berenguer, Raoul Loe, Causic, De las Cuevas, Clerc; Sergio Leon, Riviere.

Árbitro: Vicandi Garrido.

Estadio: Balaidos.

Orduan: 18.30ean.

rong> 18.30ean.